Recent Updates RSS Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • MartinaM 21:30 on March 11, 2012 Permalink | Reply
    Tags: , etxarriaranhazten, , sakana,   

    Parte-hartzea eta teknologia berriak hitzaldia #etxarriaranHazten 

    Otsailaren 11an, inguruko mendiak txuri-txuri zeudelarik, Bakalhauko zenbait kide Etxarri-Aranatzera joan ziren “Partehartzea eta Teknologia Berriak” hitzaldia ematera. Ederra izan zen giro hartan Sakanara joan ahal izatea, eta EtxarriaranHazten ekimen parte-hartzaileko lagunei Bakalhauen ekarpenekin zerbaitetan lagundu ahal izatea. Harrera eta esperientzia oso positiboak izan ziren Bakalhauko kideentzat.

    Gehiagotan harremanetan egotea espero dugu!

    Etxarriharanazteneko kideek grabatutako bideoa ikusi dezakezue:

     
  • laino 17:16 on February 14, 2012 Permalink | Reply
    Tags: auzolan,   

    Auzolan Topaketetako edukiak biltzen dituen webgunean auzolanarekin erlazionatutako ekimen, jardunaldi nahiz esperientziak bildu dira. Usurbilgo I. Auzolan Topaketetan landutakoak ere bertan topa daitezke.

    http://www.auzolan.info/

     
  • MartinaM 20:01 on December 11, 2011 Permalink | Reply
    Tags: , gosariak, kultura librea,   

    Kultura Librea? Zergatik behar dugun librea izatea. 


    GOSARI-SOLASALDIA
    :
    Kultura Librea? Zergatik behar dugun librea izatea.

    NON:
    Mikelazulo Kultur Elkartean, Errenteria-Orereta. Beheko Kalea 4- behea
    NOIZ: Abenduaren 18, Igandea, goizeko 10:30etan.
    NORK: Bakalhau eta Mikelazulo Kultur Elkarteak.

    http://bakalhau.info/    http://www.mikelazulo.com/      telef:943 51 70 02

    Kultura librea?
    Kulturak berez izan beharko luke libre, baina

    kultura libre izateko eskatzen ari gara, eta kontraesana beharko lukeen arren gure gizartearen benetako behar bat da.

    Baina zer ulertzen dugu kultura librea esatean?
    Bakoitzak bere ikuspegi edo definizioa izango du,

    Bakalhauko kideok Mikelazulo Kultur Elkartearekin batera antolatu dugun gosari-solasaldi honetan

    ikuspegi eta definizio ezberdinak emango ditugu,

    ez da hala ere gure helburua kontzeptuaren inguruan eztabaida amaigabean murgiltzea.

    Gizartearen behar bat denez,
    Kultura Librea landu eta defendatzeko klabe politikoak zehazten saiatuko gara.

    Jakin beharko dugu zerk ematen dion sostengua gaur egungo sistema kulturalari:

    Noiz sortu zen gaur egun ezagutzen dugun jabetza intelektuala?
    Zein bidetatik iritsi gara sormenaren apropiazio indibidualistara?
    Zein balore eta ideiatan sostengatu dezakegu Kultura Librea?

    Hasteko hiru enfoke ezberdinetatik helduko diogu gaiari:

    Herrigintza eta sormenaren bidetik, Imanol Epelderen bitartez. http://www.27zapata.com/ ;
    Estetika eta politika, Hedoi Etxarteren eskutik. http://www.myspace.com/hedoietxarte ;
    Teknologiaren bide eraldatzailetik Marko Txopiteari esker. http://www.ikusimakusi.net

    Ondoren eta helburu nagusia izanik,
    solasaldi irekia izango dugu gosari goxoak lagunduta eta hasieran aipatutako helburua lortzeko asmoz:
    Lortuko dugu Kultura Librearen alde egiteko klabe politikoak zehaztea?
    Animatu eta etorri gurekin gosaltzera!


    Aurretiako irakurgaiak:
    Jakintza askearen definizioa: http://opendefinition.org/okd/Euskara/
    Lan kultural libreen definizioa: http://freedomdefined.org/Definition
    Software librearen definizioa: http://www.gnu.org/philosophy/free-sw.html

    Izen ematea:
    mikelazulo@hotmail.com-en.

     
  • KliK 21:12 on October 3, 2011 Permalink | Reply  

    Galleta Mariak Usurbilen 

    Badakizue pasa den asteburuan auzolanari buruzko topaketak antolatu direla Usurbilen. Batzuk ilusionatuta eta gogoz joan ginen eta apunteak hartzen aritu.  Segidan dituzuen estekak, ostiral arratsaldeko hitzaldiaren laburpenak dira.

    (lehenengoa eta azkena izan ziren interesanteenak)

    Larunbat goizean tailer ugari antolatu ziren eta arratsaldean hitzaldi interesgarri bat entzuteko aukera ere izan genuen, Felix Rodrigo Morak emana.

    Bakalhauko kide zenbait egon ginen. Eta usurbildarrek zerbitzatutako galleta Mariadun natillaren sagar gustuaz elkarrekin disfrutatzeko aukera izan genuen, baten batek ukitu ere egin gabe utzi zuten arren!

    Laster elkartuko garelakoan berriz!

     

     
    • laino 17:12 on Otsaila 14, 2012 Permalink | Reply

      Ba bai, batzuk ez genuen Maria galletarik jan, baina zuek ere ez zenuten besteona jan! :D
      Eskerrik asko dokumentuen estekak hementxe txertatzeagatik, eduki interesgarriak landu baitziren bertan.

  • MartinaM 21:35 on July 17, 2011 Permalink | Reply
    Tags: alternatiba, , luistxo   

    BH 16 

    Begira Hau testuinguruak ulertzeko, informazioa modu laburrean biltzen duen buletin elektronikoa. Begira hau, begira bestea harridura adierazteko erabiltzen den esamoldea. Bere laburdura BH da, txikitako marka berdineko bizikleta gorriak bezala, mugitzeko aukera eman zigun lehen garraioaren omenez. Astelehenean publikatuko da eta astean zehar ekarpenak jasoko dituen buletina izango da. Astelehenean ireki eta ostiralean itxiko dena. Bidean kideek eta partaideek egindako ekarpenekin hobetuko da.

    Fokuak

    Iraultza txiki eta handiak

    Gertu

    Gertuko informazio interesgarriak.

    Feed

    Jarraitu beharreko jario eta iturriak.

    • Bizi! Iparraldeko talde bat da, mugimendu bat, eredu ekonomiko eta sozial alternatiboa bultzatzea bilatzen duena, bereziki Iparraldean bertan lan egiten duelarik. http://www.bizimugi.eu/?lang=eu

    Alternatibak

    Eredu sozial eta proiektu alternatiboak

    Klip

    Etorkizunean kontutan hartzeko informazioa

    Paradisu zinema

    Asteko bideo gomendioak. Paradisu zineman ikusiko gara. Leku hau ametsak forjatzen diren materialarekin egina dago…

    Nothing much happened

     
  • laino 9:24 on July 5, 2011 Permalink | Reply
    Tags: , euskalgintza, herrigintza, , lankidetza   

    BAGARA Herrigintzan Leintz Bailaran abiatutako eraldaketa sozialerako prozesua da.
    Arrasateko Kooperatiben Esperientziari esker bailarak lortutako aberastasun ekonomikotik harago joan eta herrigintzako 3 arlo lantzen ari dira, euskalduntza eta lankidetza oinarri izanik: sustapen arloa, kooperatibagintza sustatzeko arloa eta hezkuntza.

    http://goiena.net/blogak/bagara/

     
  • laino 11:42 on July 2, 2011 Permalink | Reply
    Tags:   

    “Everyday Democracy” eraldaketa sozialerako tresna eta ideiak biltzen dituen webgunea da. Funtsean, mugimenduak bilatzen du auzo lanaren bidez eta kolaborazioa ardatz hartuta, norbanako eta jendartearen beharrak asetzea.

    http://www.everyday-democracy.org/en/index.aspx

     
  • BakalHau 21:22 on July 1, 2011 Permalink | Reply
    Tags: autonomia,   

    Autonomia (Teknologien erabilera udaletako parte-hartzea sustatzeko V) 

    Autonomia

    Aipatu dugu Autonomiaren garrantzia hasieran, atal honetan autonomia eskuratu ahal izateko maila ezberdinak aipatzen dira, teknologiarekin duten uztarketan zentratuz.

    Pertsonak

    Tresna hauek erabiliko dituzten pertsonak dira garrantzitsuak. Horretarako, alde batetik formazio prozesuak martxan jarri beharko dira, telezentroak (Kzguneak) bezalako ekimenen birmoldaketa oso bat proposatuz. Formazio honek jendarteak tresna hauek erabiltzeko formazioa eman beharko luke jendarteko adin guztietako herritarrentzat.

    Tresnetan formazioa emateaz gain, jendea ahalduntzeko prozesuak ere martxan jarri beharko lirateke. Ez arlo teknikoan bakarrik, baina baita horietan ere. Horretarako gune fisiko eta baliabideak ere egon behar dira jendearen eskutan, horiekin era errazean definituta ez dauden ekimen berriak sustatzeko aukerak sortzeko. Hitzaldiak, jardunaldiak, tailerrak eta horiek beharrezko dituzten baliabideak ahalduntze prozesu horretara bideratu beharko lirateke.

    Adibide interesgarri bat honetan Citilab zentrua dugu http://www.citilab.eu/

    Edukiak

    Udaletik sortutako edukiek eta baita diru-laguntzen bidez lagundutakoek libreak izan behar dute. Horretarako beharrezko azterketa ondoren, lizentzia libre bat aplikatzea beharrezkoa da. Horrek garrantzi handia dauka udaletik sortutako edukiak bere zerbitzu publikoa burutzen laguntzen diolako. Ondoren, eduki horiek herritarrei ez ezik, jendarte osoari ere eskuragarri uzten baitzaizkio. Nahi izanez gero, eduki horiek beste proiektu batzuetarako ere berrerabil ahal direlarik. Adibide interesgarria: http://www.guregipuzkoa.net

    Teknika

    Teknikaren alorrean zenbait erabaki oso garrantzitsuak izan daitezke prozesu hauen guztien autonomiari dagokionez. Ez bakarrik autonomiari begira, baizik eta ekonomikoki, sozialki eta denboran irauteko kontutan hartu beharreko erabaki garrantzitsuak dira.

    Tresnak

    Udaletan erabiltzen diren tresnak software libreani oinarritutakoak izatea oso garrantzitsua da. Beharbada migrazio oso bat ezinezkoa bada ere, migrazio prozesuak aztertu eta software librera sistema eragilea, nabigatzailea, bulegotika tresnak… migratzea garrantzitsua da.

    Onurak arlo askotarikoak dira: ekonomikoak, normalean software librearen inplantazioa soluzio pribatiboak edukitzea baino merkeagoa izan ohi da eta, merkeagoa ez bada ere, bertan egiten den inbertsioa egokitzapen, zerbitzu, moldaketa eta lokalizazioari begirakoak izan daiteke; sozialak: software librea sustatuz egiten diren moldaketa guztiak jendarte osoaren onurarako ere badira, eta garapen ekonomiko lokala ere sustatzen dute.

    Beraz, oso garrantzitsua litzateke udaletan software librera igarotzeko migrazio prozesuak garatzea, adibide interesgarri bat Brasilgo eredua delarik. http://congreso.gulag.org.mx/software_libre…/software-libre-en-la-administracion-publica-brasilena-1.1.pdf

    Lengoaiak

    Bai barne, zein kanpo prozesuetan erabiltzen diren estandarrak irekiak eta ahal den kasuetan libreak izan behar dira. Barne dokumentaziorako adibidez .doc formatua .odt formatuaren bidez ordezkatu beharko litzateke.

    Web tresnek erabiltzen dituzten estandarrak ere kontutan hartu behar izango dira, tresna ezberdinen artean elkarrekintza posible ahal izateko.

    Atal honek zerikusi handia dauka OpenDatarekin. Datuei ematen zaien formatuaren arabera, datu horiekin egin ahal izango dena mugatua izango baita. Proiektu interesgarriak: http://dataportability.org/ , http://ostatus.org , http://www.odata.org/ , http://www.documentfoundation.org/

    Azpiegitura

    Azpiegituran ere autonomia lantzea ere garrantzitsua da. Arlo zailenetariko bada ere maila ezberdinak inplementatu daitezke hau garatu ahal izateko. Udalek zerbitzari propio batzuk izan beharko lituzkete. Horietako batzuk udalaren zerbitzuetarako, webgunea, posta elektronikoa eta sor daitezkeen webguneak bertan izateko, baina horretaz gain herritarren eta taldeen esku egongo diren zerbitzari publikoak ere edukitzea interesgarria litzateke.

    Atal honetan, azpiegiturari dagokionez Interneteko sarea sarbidea ziurtatzea beharrezkoa da. Interneteko sarbide unibertsal eta publiko baten apustua egitea oso garrantzitsua da. Horretarako udalak Wifi sare publiko zabal bat garatu beharko luke. Horretaz gain, erabaki interesgarri eta garrantzitsuagoak ere proposatu daitezkeen herrien arteko sareak eratzeko proiektuak garatuz. Zentzu honetan proiektu oso interesgarri eta estrategikoa izan daiteke http://guifi.net proiektua.

    iSoftware librea:

    Software librea (ingelesez, free software), eskuratu ondoren erabili, kopiatu, aztertu, moldatu eta banatu daitekeen softwarea da. Internet bidez doan edo beste medio batzuetan banaketa ordainduz eskuratu ahal izaten da. Dena dela, azken hau ez da derrigorrezkoa, eta libre egoera hori mantenduz ere, saldu egin daiteke. Era berean, doako softwarea (freeware) ere iturri-kodearekin batera banatzen da batzuetan. Baina freeware ez da software librearen berdina, moldatzeko eta banatzeko aukera eskaintzen ez den kasuetan bederen.

    Softwarea librea dela esan ohi da hurrengo lau eskubide hauek betetzen dituenean:

    • helburua edozein dela ere exekutatu ahal izatea (pribatua, hezkuntza, publikoa, komertziala, eta abar).
    • aztertu eta aldatu ahal izatea (horretarako beharrezkoa da kodea eskuratu ahal izatea).
    • kopiatu ahal izatea.
    • hobetu, eta hobekuntzak horiek publiko egin ahal izatea, komunitatearen onurarako.

    Wikipedia: https://secure.wikimedia.org/wikipedia/eu/wiki/Software_libre

     

     
  • BakalHau 21:15 on June 30, 2011 Permalink | Reply
    Tags: , elkarrekintza, , ,   

    Elkarrekintza (Teknologien erabilera udaletako parte-hartzea sustatzeko IV) 

    Elkarrekintza

    Ezagutza lantzeko proposamen zehatz batzuk:

    Ezagutza kolektiborako wikia

    Udalak jarritako baliabide independente bat litzateke. Bere helburua, herritarrekin batera herriari eta honen historiari buruzko informazioa metatzea wiki baten bidez. Wikipediak bezala herri bakoitzak bere ezagutza metatuko lukeen gune bat beharko luke. Atal garrantzitsu bezala ikusten dira kasu hauetan historiarekin lotutako edukiak eta baita turismo, azpiegitura, aisialdia, kultura… Guztiak herritarrek sortutako edukia litzateke, udalak honetan lagundu badezake ere.

    Herri bakoitzak horrelako wiki bat sortuko balu, ondoren wiki guztiak batuko lituzkeen proiektu bat ere garatu ahalko litzateke, adibidez http://www.wikanda.es

    Sormenerako eta elkarrekintzarako sare soziala

    Herrian jada dauden elkarte eta taldeek beraien artean ezagutu eta elkarreragiteko tresnak jarri behar dira. Sare sozial hau ez da ohiko sare sozialen berdina, baizik eta elkarlana sustatzeko pentsatutako sarea da. Bi helburu ditu: lehenengoa, jada sortutako taldeek bere informazioa ezagutarazi eta beraien barne elkarlana lantzeko tresnak izatea; bigarrena, interes berberak izan dezaketen eta taldeetan murgilduta dauden pertsonak taldeetan txertatu edo berriak sortzea. Laburbilduz:

    Zure jakintza eta interesekin bat datozen jendea errazago topatu dezakezu. Elkarlanean aritu eta kontaktuan mantendu. Pertsona indibidual bakoitzak tresna honen barnean tresna hauek izango ditu:

    • Profila pertsonalizatzeko aukera
    • Blog sinple bat
    • Fitxategi biltegi bat
    • Laster-markak gordetzeko tokia
    • Wiki antzeko orrialdeak
    • Mikrobloging mezuak jartzeko Haria
    • Lagun sarea
    • Taldeak sortzeko aukera

    Zuen taldearen barnean ezagutza partekatu, gorde eta zabaldu dezakezu. Beste pertsona edo talde ezberdinekin elkarlanean haritu eta kontaktuan mantentzeaz gain. Talde bakoitzak, tresna horren barnean honakoak izango ditu:

    • Taldea pertsonalizatzeko aukera
    • Blog sinple bat
    • Fitxategi biltegi bat
    • Laster-markak gordetzeko tokia
    • Wiki antzeko orrialdeak
    • Foroa

    Tresna honek jada sortuta dauden taldeen elkar komunikatzeko Internetera eraman eta irekitzea du helburu nagusi bezala, adibide bezala http://zutagu.net sare soziala dugu.

    Tresnak kontutan hartu beharko dugu beste herri batzuetako antzeko sareekin konektatzeko aukera, eta horretarako hartu beharreko erabaki teknikoak. Horrela herrien arteko, taldeen arteko sareen sarea osatzeko beste proiektu bat sor daiteke.

    p2p laguntza sarea

    Herritarren artean laguntza oharrak bideratzeko tresna independente bat garatzea da proiektu honen izaera. Jendearen artean eta udalarekin batera laguntza sare herritarrak eraikitzen laguntzea. Lana bilatu, beharrak detektatu, denbora bankuak garatu, bertako ekonomia lokala sustatzeko ekimenak aurrera atera. Horiek guztiak tresna honen bidez gauzatzea proposatzen da.

    P2p laguntza sarea sortzearekin batera auzolanerako deialdiak egin eta jendea informatu eta kontaktuan jartzeko tresna izan daiteke, horrela auzolan dinamikak potentziatzeko aukera ematen delarik.

    Aldi berean tresna honek beste herri batzuetan sor daitezkeen era berdineko tresnekin elkar lotzeko aukera teknikoa ere aztertu beharko du, proiektu handiagoetan murgildu ahal izateko. Adibide interesgarri bat http://beharsarea.net/.

     
  • BakalHau 21:40 on June 29, 2011 Permalink | Reply
    Tags: ,   

    Parte-hartzea (Teknologien erabilera udaletako parte-hartzea sustatzeko III) 

    Parte-hartzea

    Parte-hartzea lantzeko proposamen zehatz batzuk:

    Webgunea eta parte-hartze kanalak

    Webgunean beharrezkoa da parte-hartze kanalak ezartzea. Aurretik aipatutako blogetan gai konkretuen inguruan iruzkinak uzteko aukera, inkesta sistemak, eta abar, parte-hartzea sustatzeko bideak izan daitezke. Egoera bakoitzak azterketa berezi bat beharko du, eta parte-hartzea posible egiteko prozesuak definitu beharko dira, baina landu beharreko bideak dira.

    Horretaz gain, parte-hartzea bilatzen duten hainbat parte-hartze kanal ere ireki beharko lirateke, beti ere kasuan kasuko azterketa bat egin ondoren. Sare sozialetako profilak eta orriak sortzea interesgarria izan daiteke, batez ere Twitter eta Facebook sare sozialetan. Lan horretan, aurretik aipatu dugun maila informatiboaz gain, tresnon erabilpen politika eta helburu batzuk finkatu beharko dira. Horrek esan nahi du tresnak erabili eta jendeari erantzungo dion pertsonak ere izan beharko direla kontutan.

    Parte-hartze tresna proaktibo eta erreaktiboa

    Webgunean txertatuta legoke proiektu independente bat litzateke. Bere helburua udalaren jarduera era erreaktiboan eta proaktiboan ebaluatzea litzateke.

    Webgune honen atal batek udalak egindako jardueren kontrola eraman beharko du. Jendeari aukera emanez udalak “gaizki” egindako gauzak markatzeko. Gaizki dauden gauza horiek detektatu, mapa batean kokatu, iritzia eman eta udalaren erantzuna jasotzeko bideak zehaztu. Atal erreaktiboa litzateke hau beraz. Auzo arazoak, kaleetako egoera kaxkarra, zerbitzu falta edo akatsak… adierazteko gunea beharko luke izan eta noski udalaren partetik erantzun zuzena ematea beharrezkoa izango da.

    Beste atala proaktiboa litzateke, udalak egin behar dituen edo herritarrek beraiek egin ditzaketen proposamenak jasotzeko gunea. Udalak zerbait egin behar duenean bertan argitaratu eta herritarren ideiak jaso ditzake edota herritarren interesgarri ikusita sor daitezken proiektuak proposatzeko erabili daiteke.

    Proiektu honetan garrantzitsua da tresna teknologikoez gain plano fisikoan eta ere kexu eta proposamenak jasotzeko bideak ezartzea. Udalaren partetik konpromiso bat egon beharko luke kexu eta proposamen horiek ondoren digitalizatzeko. Digitalki parte-hartzen ez duten pertsonek ere parte-hartu ahal izateko, kexa eta proposamenak jasotzeko postontzi edo guneak ezarri beharko direlarik.

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
l
go to login
h
show/hide help
shift + esc
cancel